Udalak

Udal askok, enpresa anitzen antzera, herritarrei zerbitzua hizkuntza batean baino gehiagotan eskaini behar diete eta, horretarako, agiri eleanitzak ondo kudeatu behar dituzte.

Itzulgesen bidez lau motako beharrizanak bete ditzakete:

a) Itzulpenak kudeatu eta egitea. Puntu hau Enpresen erlaitzean azalduta dago: eskaerak bidaltzea, itzulpenak egitea, aurretik egindako testuak berreskuratzea, memoria eta  hiztegia langileei eskaintzea, etab.

b) Euskara Plana indartzea: Itzulges langile guztiek euskaraz sortzeko eta euskarara itzulpenak egiteko pentsatuta dago. Horrela, testuen zuzenketa zein itzulpen prozesua langile guztiengana zabaldu daiteke, eta gainera itzulpen memoria eta hiztegi propioa denon esku dago.

Trebakuntza plan bat edukiz gero, Itzulges tresna paregabea da langileen idazmenaren jarraipena egiteko eta arlo honetan laguntza eskaintzeko.

Horri esker, langile euskaldunek errazago eman dezakete zerbitzua euskaraz, idazteko autonomia izango dutelako.

c) Udalen artean fondo dokumentala konpartitzea. Agiri mota asko udal batean baino gehiagotan erabiltzen denez, norberak hizkuntza propioan agiri bakoitza sortu beharrean, konpartitu ditzake aplikazio honen bidez.


d) Herritarrei, autonomoei, ostalariei… laguntza eskaintzea. Udal askok euskara bultzatzeko egiten dituzten ekimenen artean, itzulpen laburrak eskaintzea dago. Beraz, herritarrei Itzulges erabiltzeko aukera emanez gero, herritarrek memorian lehendik itzulita dauden ohiko esaldi edo testuak zuzen-zuzenean ikusteko aukera izango lukete, esate baterako: oporrengatik itxita, udako ordutegia, BEZ barne, aleko prezioa, ordaintzeko era… Eta, behar dutena memorian ez badago, itzuli egingo da eta memoriara gehituko, hurrena itzulpen hori behar duenak memorian eskuragarri izan dezan.