Itzultzaileak

Itzulgesi esker beren lana hobeto gara dezakete:

- Bulegoko itzultzaileen eta kanpo itzultzaileek itzulpen memoria berdinak erabil ditzaketelako

- Kanpoko itzultzaileek ez dutelako itzulpenak egiteko aplikazioa erosi behar

- Memoria guztiak aldi berean kontsultatuz lan egin dezaketelako

- Zuzenketa prozesua era profesionalean kudeatzen delako, itzultzaile bakoitzari egindako zuzenketak gordeta geratzen direlako

- Eskaera asko daudenean errazago kudeatzen direlako: bezeroka antolatu, itzultzaileka, itzultzeke daudenak, zuzentzeke daudenak…

- Terminologia bateratuago erabil dezaketelako; hiztegia eginez gero, bilaketak egiterakoan hor agertzen diren hitzei lehentasuna emango zaie

- Gastuak murrizten direlako, itzultzaileko kostua merkatuan dauden beste aplikazioak baino merkeagoa delako

Horrez gain, bezeroei zerbitzu hobea eskaini ahal diete, itzulpenez gain, bestelako zerbitzuak ere eskaini ahal dizkietelako:

- Testuen zuzenketa zerbitzua

- Enpresako terminologia jasoko duen hiztegia egitea

- Itzulpen memoria edo etengabe eguneratzen joango den hiztegia kontsultatzeko aukera ematea

Itzulgesek Word Fast edo Tradosekin alderatuta abantaila asko ditu, baina badu desabantailaren bat ere: irudi edo argazkiak dituzten testuak edo formatu bereziak Word Fastekin hobeto itzultzen dira, itzulgesen irudiak gordetzea ez delako praktikoa.

Hala ere, arazo hau konpontzeko aukera badago, aplikazio honek doako Word Fastekin bateragarria den memoria sortzen duelako itzulpen bakoitzean.

Horrez gain, Itzulgesek Tradosen edo Word Fasten dauden itzulpen memoriak edo zerrenda terminologikoak zuzenean igotzeko aukera ematen du.