Isilpekotasuna
Datuak babesteko legea betetzeko eta isilpeko agiriak behar bezala kudeatzeko Itzulkodea aplikazioa gehitu daiteke eta horren bidez, itzulpena eskatu duen pertsonak agiriaren babestu beharreko datuak kodifika ditzake (izen-abizenak, nortasun agiriak, zenbakiak…); ez itzultzaileak ez beste inork ez lituzke ikusiko.
Gero itzulpena amaituta dagoenean, eskatzaileak Itzulkodearen bidez agiria deskodifikatzen du eta agiri osoa izango du.
Horrela, itzulpenak egiteko kanpoko enpresetara atzeratzea, edo memoria konpartitzea, edo itzulpenak on line egotea ez da oztopo datuen segurtasunari behar bezala eusteko.